2008. urtearen erdialdean, artean zenbait hilabete falta zirela Gasteiz eta Eibar lotzen dituen autobidea inauguratzeko, orduan Herrilan Sailaren titular zen Luis Zarrabeitia Villanuevak obra horien Arabako tarteari buruzko argitalpen bat egiteko ardura eman zidan.
Proiektua hain modu irekian planteatu zenez, erronka zeharo erakargarria zen. Izan ere, nahiz eta azpiegitura berria izan, jakin badakigu Lautadaren eta Debako haranaren arteko lotura dokumentatuta zegoela aspaldidanik gure agiritegietan. Hain zuzen, trazadurak aldatu zituzten, baina gure probintziaren erdigunetik Arlabanera arteko bideek ibilbide bera zuten, aldaketa txiki batzuk tarteko. Antzeko trazadurari eutsi zioten baina, esan bezala, aldaketa txikiak egin zituzten denboran zehar: hasieran, mandabide; gero, gurdibide; ondoren, Posten Errege Bidearen tarte; baita hainbaten oroimenean dagoen bide estuko trenbidearen ibilbide ere.
Komunikazio bide horren gaineko dokumentu iturri aberats ugari egon izanak ahalbidetu zuen arlo horretan historian agertu izan diren aurrekariak bilduz gaira hurbiltzea. Funtsean, horixe izan zen eman zioten proiektuaren ideia, eta horretan hasi ziren lanean behin onartu eta gero.
Emaitza, orain esku artean duzuna, Araba eta Gipuzkoa lotzen dituen bidearen Arabako tarteari buruzko testua da, zeinetan tarte horren iragana eta etorkizuna ilustratu nahi baitira. Ez da ikerketa historiko sakona, eta asmoa ez da komunikazio bide horri buruzko azterlan teknikoa edo ekonomikoa egitea. Helburu bakarra da hurbilketa atsegin baina errespetuzkoa egitea, eta albo batera utzi gabe baliatutako iturriek emandako zorroztasuna.