Buscar
Filtrar por
UREZKO KALIGRAFIA
Izendatu zenidan mundua, eskutik eraman ninduzun bidezidor malkartsuetan gora eta arotzaren arkatz gorria zorroztu zenidan nirea ez zedin urregorrizko kaligrafia izan, esku zartatuena baizik, urezkoa.
Urte hauetan irakurleek hainbeste eman didazue ezen zorretan sentitzen bainintzen zuekin. Horregatik erabaki dut ni naizenaren parte bat oparitzea zuei.
Hemengo testu hauek moldatu dute nire izateko modua. Antzinako ipuinak dira, ia galduak, eta gaur egungo denboretara egokitu nahi izan ditut.
Egoerak aldatu ditut, pertsonaiak, hizkera... Baina muina, mamia, betikoa da: mundua ulertzen laguntzen digun hori.
Siguenos
PAGINAS HABE