1961 - Joseph Aljeriatik itzuli da
Armadan izena emanagatik ere, herriko bizilagunen begietara Joseph ez da bulegaria besterik, bere burua idazmahai baten atzean ezkutatu eta borrokatokia saihestu duen soldadua. Eta, batez ere, koldar hutsa da, armadari esker etxaldeko lan gogorrari ihes gin baitzion. Inork ez dio barkatu familia bakarrik utzi izana, are gutxiago anaia gurpil-aulkiari lotuta dagoenetik, Joseph kanpoan zela traktorean istripua izan eta gero. Nekazari izen oneko bat zena, Joseph, paria hutsa da orain. Gaitz erdi, herriaren ohorea salbu da: tabernariaren semea bai, Aljerian borrokatzen ari da. Baina hura gerratik itzultzean, eta Josephen sekretua herritarrei kontatzean, egia ikaragarria jakingo dute denek...