Saltar al contenido
-
-
-
-
-
21/02/2023 | 68
Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten zena, Bernardo Atxagak bere liburuetako batean aipatu zuena. Amerikak bere ipar muturrean Siberiarekin bat egiten duen lurralde hotz hartan egin zuen jabeak nahikoa diru jatetxe hura muntatu eta, ondoren, Etzegaraten hotel handi eta elegante bat egiteko, igerilekua zuena, gaur egun abandonatuta dagoena. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gutxiago tokiekin lotzen gaituzten hari ikusezinez, tokien dolua nola egin ez dakigula. Izan ere, geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu, berriz egongo ez garen tokietan. Eta denok dugu Alaska bat geure baitan. Denok dugu geure oroitzapenetara kateatutako tokiren bat, osorik edo erdizka gogoratzen duguna. Maite izan genuen norbait, egun non dagoen ez dakiguna. Geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu. Horregatik da bizitzea da, labur esanda, maite gaituztenak galtzea eta berriz bilatzea. Izan ere, maite gaituztenean sentitzen gara indartsuen, indartsu gaudenean baino gehiago. Baina euria ustekabean etortzen da, bizitzako pertsona interesgarriak bezala. Eta ezin da ezer egin euria eteteko. Gisa berean, ezin da ezer egin abandonatuko zaituela erabaki duena geldiarazteko. Maite izan ditugun pertsona zein tokiei lotuta dauden abandonuaz, galeraz eta doluaz idatzi du Castillo Suarezek. 20 urte baino gehiagoko bere ibilbide literarioan, aurreko Irautera atera zenetik lau urtera, beste ale bat ekartzera, beste mugarri bat jartzera dator poeta, indar handiko irudi eta ideiak biltzen dituena, irakurlea bere baitan miatzen jarriko duena. -
21/02/2023 | 105
Airea naiz ni hemen eta inongoa denean bizi bainaiz inon ez bezala eta guztiak ukitzen nau, halabeharrez, eta uretan atseden hartzen dut ur-azaletan, bare, aintziran errekan edo itsasoan, han umiltzen da nire egonezina igual, ez nauelako barruetan hartzen urak, ito ez nadin ito ez dezadan. Baina, ene! –ikusezin– –etereo– –bete– –libre– izanik ere airea besterik ez naiz, eta bakarrik, bakarrik leku barik. ezer ere ez. -
-
-
21/02/2023 | 35
Liburu honetan haurraren zentzumen numerikoaren garapena azaltzen da, besoetako umea denetik Lehen Hezkuntzaren edo lehen mailaren amaierara arte. Zenbaki arruntaren eraikuntza eta zenbaki arrunten aritmetika zenbait ikuspuntutatik aztertzen da, besteak beste, antropologikoa, historikoa, kognitiboa eta matematikoa. Horrela, testu honen bidez, euren hasierako trebakuntzan dauden irakaslegaiek zenbaki arruntaren ikuspegi osoa landuko dute, eta ikuspegi hori baliagarria izango zaie irakasle-lanbidean. Atalez atal, zenbaki arruntaren eraikuntza, zenbaketa-teknikak, zenbakikuntza-sistemak, oinarrizko lau eragiteka aritmetikoak eta zatigarritasuna lantzen dira, eta amaitzeko, aurkeztu egiten dira zenbaki arrunten propietateak frogatzeko teknika matematikoak. -