Filtrar por
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.
Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako kartzelako bertsoen inguruko nobela grafikoa da Utzi azalari.
Hiru bertsoetatik azkenaren azken puntuak hala dio, "itzal ezazu argia eta utzi azalari ikusten". Bati baino gehiagori egingo zaizkizue ezagun bertso hauek. Izan ere, sorta honek sekulako indarra du.
Bertsoen zirrararen haritik sortu dut Elene. Bertsoek komiki forma ere hartu dute eta orain zuen azalak ukitzeko zain duzue.
Etxe sorgindu batean igaroko dugu Halloween gaua! Jantzi mozorroa eta zatoz. Primeran pasatuko dugu.
Madame Galette zital horrek urteko festarik beldurgarriena zapuztu nahi digu bere trikimailu madarikatuekin. Ikusi duzu inoiz intsektuz beteriko bizkotxorik? Eta herensuge-muki likatsuzko tranparik? Galdu zara inoiz labirinto sorgindu batean? Ba hori guztia eta askoz gehiago eskainiko digu abentura honek.
Ireki liburua, eta ikusiko duzu zenbat gauza gerta daitezkeen gau misteriotsu honetan.
Siguenos
PAGINAS HABE