Euskara ikasteko metodoa da Primeran!. Irakasle batekin euskara ikasten ari den edonorentzat egokia (A1 maila). Ez da autoikaskuntzarako prestatutako materiala, klasean, irakasle batekin aritzeko baizik.
Primeran! ikasgelan erabiltzeko dago pentsatuta, ikaskideekin elkarreraginean eta irakasleak lagunduta edo bideratuta.
Langai didaktikoak prestatzean, A1 mailaren amaieran ikasleak izan behar dituen gaitasun komunikatibo horiek hartu dira aintzat eta ikaslearen komunikazio-gaitasunean oinarritu dira egileak, ekintzara bideratutako ikuspegiaren bidez. Gainera, beste ikuspegi hauek ere hartu dira kontuan: landu eta garatu beharreko ezagutza testuinguru baten barruan eskaini da; ikaslea dago jarrita curriculumaren erdigunean, ikaslea bera da ardatz nagusia; trebetasunen arteko konbinazioa lehenetsi da, trebetasun guztiak lantzen dira; azkenik, langaiak ikaslearentzat motibagarriak izateko ahalegina egin da, hau da, komunikatzeko borondatea garatzeko bideak ezarri dira.