Barrenetik zulatzen zaitut liburuak 4 poeta eta 4 itzultzaile biltzen ditu: 8 ahots, nor bere itsasertzetik hizketan. Ekuador, Mexiko eta Argentinatik ari dira Yanina Giglio, Sara Montaño, Denise Griffith eta Ingrid Bringas poetak, eta Euskal Herritik itzultzaileak. Bi hizkuntza diruditen hamaika lengoaia desberdin darabiltzate. Elkarrizketa ikusezin baina ukigarri bat sortu nahi du liburu honek jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean, eta errealitate eta hizkuntza desberdinak bizi dituzten 8 emakume bildu ditu horretarako.
Zubia erabili ohi da itzulpen jardunaren metafora gisa, baina alde batera utziz, sarritan, atzera ibili ezinezko bidea dela itzulpenarena. Xendra hori urratzen aritu dira Leire Vargas, Sarai Robles, Jone Makazaga eta Miren Irizar, beste itsaso batzuetatik heldu diren harietatik tiraka.
nik barrenetik zulatzen zaitut
eta neure buruaz erditzen naiz
uhin berrien artean
Yanina Giglio
(Leire Vargasen itzulpena)