irudia

Justiziaren plan estrategikoa 2022-2028 : Justizia gurea : guztiontzako justizia

Dokumentu honetan biltzen dira 2019. urteko azken hiruhilekoan, 2020. eta 2021. urteetan eta 2022ko lehen hilabeteetan egindako analisiaren hausnarketak eta emaitzak; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (hemendik aurrera EAE) justizia-sektorean epe ertainean (2022-2028) egingo diren lanen plangintza estrategikoa prestatzeko egin da analisi hori. COVIDaren pandemiak bai denborak bai egiteko sistema nabarmen aldatu dituela adierazi behar da. Plangintza estrategiko hori eta haren azterketa oinarrizko plan bat dira, dinamikoa eta errealitate aldakor batera egokitu daitekeena, eta hobetu egingo da Justizia Administrazioko operadoreekin (aurrerantzean, JA), herritarren ordezkariekin eta beste administrazio batzuekin hitz eginez eta elkarlanean arituz. 

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.