Superzirgariak
Bilbo.2156. urtea Bilbo ilunean kartel argidunak eta edozein lanegunetan ohiko auto-ilarak sortzen dituzten aireko aulki bakarreko ibilgailuen argiak baino ez daude. Agertoki futurista horretan, Eguzkik lanean dihardu, iraganetik aterata dirudien tailer handi batean. Hormak apaintzen, beste Bilbo baten argazkiak daude: San Mames, Dora Salazarren Zirgariak, Guggenheim, Puppi... Eskultura batzuk erdi zaharberrituta daude, eta lan-mahai batean telefono mugikorren lehenengo modeloak eta telebista zahar bat ageri dira