irudia
Autor: egileak, Juan Mari Beltran Argiñena, Iñaki Eguren Etxabeguren

Soinu-tresnak Euskal Herri-musikan : entziklopedia

Soinua sortzeko airea bibrarazten duten soinu-tresnak dira aerofonoak. MIMO-ren definizioaren arabera, aerofonoetan “airea bera da bibratzen duena oinarrian. Talde honetan biltzen dira mihia duten instrumentuak ere, hauetan bibratzen lehena mihia bera bada ere, aire jario baten bidez eragiten baitute soinua”19. Horiei erantsi behar zaizkie lehen bibrazioa ezpainen bidez sortu arren, mihia dutenek bezala, soinua aire jario baten bidez eragiten dutenak. Aerofonoek bibrarazten duten aire gorputza izan daiteke tresnaren barnean dagoena (hodi edo ontzi barrukoa), edo izan daiteke aire librea ere, tresnaz kanpora, inguruan dagoena. Azken hauek aerofono libreak izango dira; aurrenekoei berriz, haizezko soinu-tresna ere esaten zaie. 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.