irudia

Kirolean euskara sustatzeko plana : 2021-2024

Aspaldiko gaia da euskarak lurraldeak berreskuratu eta gizarteko hainbat eremutan hazia erein behar duelako ideia. Hizkuntza Politikako Sailbururordetzak (aurrerantzean HPS) aspaldi jarri zuen arreta gizartearen eremu informalean, eta funtsezkoa deritzo garaiotan gizarte bizitzan hain funtsezko bilakatu den aisialdian esparruak irabazi beharrari. Hain zuzen ere, plan honetarako aztertutako ikerketek argi adierazi bezala, kirola da EAEko gazte eta gazteen sozializazio-eremu funtsezkoenetarikoa, baita euren identitatearen osagai behinenetakoa ere. Eskola eremuan euskaldundutako gazte belaunaldi berrien eskolaz kanpoko jarduera nagusia kirola da, eta HPSk estrategikoa deritzo euskarazko erabilera ohiturak finkatzeko bidean. Arabako Foru Aldundiaren Marka eta erronka egitasmoak argi adierazten du HPSren diagnostikoa eta eragin-eremua: “Beharrezkoa da kirol, kultura eta aisialdirako hizkuntzaplangintza sendoak ezartzea, eremu horiek oso garrantzitsuak baitira nerabe eta gazteen bizitzan (bai objektiboki -bertan ematen dituzten ordu kopuruagatik-, bai subjektiboki -euren izaeran duten pisuagatik-). Kirola eta aisialdia funtsezkoak dira gazteen sozializazioan, hainbat harreman berri hemen sartzen direlako

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.