irudia
Autor: Izaskun Igoa Jaimerena

Hotza bazkatzen

Donostia Kultura V. Poesia Saria irabazi duen lana. Izaskun Igoa Jaimerenaren lehen liburua da. Zigan jaioa 1995ean, 2020an Igoak aipamen berezia lortu zuen, Lurra zango zolaren gainean lanarekin, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako XXX. Euskarazko Literatur Lehiaketan. 2019az geroztik, Ttipi Ttapa aldizkarian aritzen da kolaboratzaile gisa.

Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Balea zuria argitaletxetik azpimarratu dute gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Aldi berean, sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu dituzte

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.