irudia
Autor: Juan Kruz Igerabide

Ahozko euskal literatura : antologia bat

Ahozko tradizioa gazteentzat? Nola ba? Hain kontu zaharrak? Badirudi gazteek ez dutela estimatuko tradizio zaharra. Baina, tradizio zahar horretan pixka bat arakatzen hasiz gero, gaur egungo irakurleei emozio ugari eragiten dizkieten testu asko ageri dira. Pieza batzuk kantariek musikaturik entzun izan dira, gainera. Baladetan ageri diren gatazkak eta sentipenak durduzagarriak dira edozein adinetan; baladetako hizkuntzaren doinua harrigarria da. Ipuin zaharrei dagokienez, haiek irakurriz edo entzunez, umorea, intriga bizia, ikuspegi magikoa... dasta daitezke. Esaera zaharretan murgiltzen bagara, tradizioko pentsamendua gaurko ikuspegiekin erka dezakegu. Igarkizunekin, koplekin, berriz, haien ingenioa, umorea, zirtoa goza ditzakegu. Ahozko tradizioa ezagutzeak euskal kulturaren erroetan barrena osteratxo bat egiteko aukera ematen digu.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.