irudia
Autor: Mikel Gartziarena San Policarpo, Nerea Villabona

Hego Euskal Herriko etorkizuneko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak curriculumeko lau hizkuntzekiko, honako bost ezaugarrien gainean : ezagutza, zailtasuna, garrantzia, hautaketa eta justifikazioa

Azterketaren helburua da Hego Euskal Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek euskarari, gaztelaniari, ingelesari eta frantsesari buruz dituzten usteak identifikatzea. Ikerketak honako bost ezaugarri zehatz aztertzen ditu: hizkuntzagaitasuna, garrantzia, zailtasuna, galdetegia betetzeko hizkuntza-aukeraketa eta justifikazioa. Ikerketak izaera kuantitatiboa du, eta 564 Gradu-ikasleren usteak jasotzen ditu online galdetegi bidez. Emaitzek erakusten dute euskara ardatz duen hirueletasunaren aldeko uste sendoak dituztela, euskara baita gehien balioesten duten hizkuntza. Hizkuntza-gaitasunari dagokionean, partaideek pareko espainola- eta euskara-maila adierazi arren, etorkizuneko irakasleek uste dute euskara hizkuntza zaila dela ikasten, ingelesa baino are zailagoa.

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.