irudia
Autor: Auxkin Galarraga, Belen Uranga

Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua : EEL Eredua

Lan-esparrua euskalduntzeko esfortzu eta ahaleginak askotarikoak izan dira azken 25 urteetan. Hala ere, euskarak lan-munduan lortu duen hedapena eta irabazi duen espazioa denbora honetan ez da handia izan. Hortaz, “euskararen biziberritze-prozesuan funtsezko etena” (Sarasua, 2020) ematen ari dela nabarmentzen da. Erakundeek hezkuntza euskalduntzeko egin duten inbertsio izugarriari esker, beren formakuntza-ibilbidea euskaraz egin ahal izan duten gazteek nagusiki erdalduna den lan-txertatzea izan ohi dute, eta, beraz, euskaraz lan egiteko dituzten gaitasunak ez dituzte praktikan jartzen. Indarrean izan dugun dinamika soziolinguistiko honek bi hausnarketa lerro irekitzen dituela azpimarratuko nuke.

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.