irudia
Autor: Ekaitz Goikoetxea

Balio erantzia

Arlo asko landu dituen sortzailea da Ekaitz Goikoetxea. Bertso mundutik hasi zen, eta, azken urteotan, bertso-paperak eta aforismoak lantzen aritu da, bai eta sari mordoa irabazi ere. Horrez gain, "Trans-formatzen" dokumentalaren egile izan da Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera, Huntza taldearentzat hainbat abestitz idatzi ditu. Gaur egun, Popatik bandako kide da, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariekin “GenEroa” emanaldia eta Josu Maroto marrazkilariarekin “Balio erantzia” erakusketa aurkezten ari da herriz herri. Aforismo liburu batekin datorkigu oraingoan, berezkoa duen zorroztasun eta sentikortasuna lagun.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.