detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Maialen Berasategi Catalán

Eskuan beti zerbait

Liburu honek DK IV. Poesia Saria eskuratu berri du. Lehiaketa hori 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago, eta dagoeneko hasi da fruituak ematen eta ahots berri eta interesgarriak plazaratzen. Ahots horietako bat da Maialen Berasategi. Indartsu dator gasteiztarra, lirika landu eta aldarrikatzaile baten eskutik. Irudimentsu eta iradokitzaile, emakumetasunari eta feminismoari buruzko begirada fresko eta berritzailea dakar. “Begiak ezin altxa eman dituzun garaietan/ez bazeunde legez, normal deritzozu/eskuan beti zerbait eduki behar gorriari/urrutiko agintea, dutxa-sagarra, labana bat/zeozer pisuduna, ez pisutsua/erorita ere istripu huts izango dena eta ez/zanpamendu erabatekoa”.

Visor de contenido web