detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Patricia Urrutia Urieta ... [et al.]

Bidenteak gara : [Zurrunbilo jaialdia]

2020ko udaberrian, beste hainbat ekitaldirekin gertatu bezala, bertan behera geratu zen Gasteizko Baratza Aretoak antolatu ohi duen Zurrunbilo jaialdia. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta gune zabala izatea zuen xede jaialdiak. Baratza aretoko lagunek Zurrunbiloko topaldia egiteko ahalegina egin zuten. Jende ugari bildu zen pantailaren aurrean gogoeta egiteko. Esan gabe doa, telematikoki asanbladak egitea eta gogoetak partekatzea ez da batere erraza, eta topaldia sinbolikoa izan zen batez ere. Baina garrantzitsuena eginda zegoen: saretze baten hastapena, dramaturgia berriei sektore eszenikoaren errealitatea bisibilizatzea, egun euskaraz Euskal Herrian lan egiteak dakarren problematika ikustaraztearekin batera. Hari horretatik tiraka, esku artean duzun proiektua sortu zuten Baratzakoek, EHAZEekin elkarlanean: topaldi digitalean parte hartu zutenei iritzi artikulu bat idaztera gonbidatu zituzten, modu libre eta sortzailean, pauta bakarra jarrita: imajinatu gure egoera epe laburrera, bidente eszenikoak bilakatu gaitezen.

Visor de contenido web