detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Christopher Okigbo ; itzulpena, Karmen Irizar Segurola

Christopher Okigbo

Gure bildumari benetan “munduko” deitzeko hutsune handienetako bat zen orain arte Afrikako poetarik euskaratu ez genuela. Halere, ez da kontu oso literarioa idazlearen jaioterria fetitxizatzea, eta kaier hau irakurrita berehala konturatuko gara poesia bat munduko egiten duena ez dela halabeharrak aginduriko gertakizun bat, baizik eta aurretik idatzi denarekin dialogoa. Zentzu horretan, begirada mendebaldar ustez aratz baina zinez itsuarentzat, begi-bistakoa egiten da, esaterako, Christopher Okigbok marrazten duen naturaren joritasunaren eta Aime Cesaireri irakurri genizkion poesien arteko korrespondentzia. Oinarri historiko eta geografikoa duen erlazioa, jakina; esklabotzaren historiak harremantzen dituelako, besteak beste, Okigboren Nigeria eta Cesaireren Martinika, bi lurraldeak latitude ia berean egoteaz gain, Atlantikoaren alde banatan.

      Okigbo XX. mendeko poeta afrikar handienetakotzat jotzen da. Ojoton (Nigeria) jaio zen 1932an eta gazterik hil zen, 1967an, Nigeria eta Biafraren arteko gerran borrokan, bigarrenaren aldeko armadan soldadu ari zela. Black Orpheus aldizkari garrantzitsuan argitaratu zituen poema ugari, eta Nigeriako literaturaren bultzatzaile nagusia izan zen Chinua Achebe eta Wole Soyinka idazle handiekin elkarlanean.

Visor de contenido web