detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Julián Díaz Alonso; [itzulpena, Labayru Fundazioa]

J.S. Elkanoren aztarnaren bila

Orain aurkezten dizuegun J. S. Elkanoren biografia eguneratuaren sorburua Julián Díaz Alonsok egindako ikerketa-proiektua da. Besteak beste, Itsasmuseum Bilbaok eta Donostiako Aquariumak, Elkano Fundazioaren laguntzarekin, ekoitzitako erakusketa museografikoa komisariatzeko egin zuen lan hori. Eskuragarri dagoen dokumentazio ugariaren ikerketa xehea gogoz, gozamenez, pasioz eta, batez ere, errespetuz egin da, eta espero dugu Elkano pertsonarengana apur bat gehiago hurbiltzeko balioko duela, horixe izan baita, azken finean, gure helburu nagusia. Hala erakusketan nola obran Juan Sebastian pertsonarengan sakondu da; Elkano marinelaren gaitasuna aitortu da, eta ulertzen du enpresa koral hartan —non euskaldunok zeregin garrantzitsua izan genuen mundua lehen aldiz osorik zirkumnabigatzen— kapitain jarduteak zer garrantzi izan zuen.

Visor de contenido web