detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Autor: Iñaki Garrido Yerobi, Carlos Rilova Jericó

Bortzirietako nobiliarioa : noblezia, kaparetasuna eta odol-garbitasuna egiaztatzeko frogantzak (XVI-XIX mendeak) = Nobiliario de Bortziriak : probanzas de nobleza, hidalguía y limpieza de sangre (siglos XVI-XIX)

Argitalpenaren bitartez, egileen asmoa da Nafarroako Erresuma Zaharreko Bortzirietan errotutako abizenen ondorengoei lekuan agertzen diren uneko albisteen eta haien arbasoen gorabeheren berri ematea (haien abizenak eta ezkutuak dituztenenak). Horretarako, 1515etik aurrera eta hiru mende baino gehiagotan izapidetutako espedienteak ikertu dituzte, batik bat Nafarroako Artxibo Orokorrean kokatutakoak.

Liburuan, hitzaurrearen ondoren, “Kaparetasun-espedienteak” atala agertzen da; hau da, kontsultatutako artxiboen sarrera eta armarrien inguruan lortutako datuen aberastasunari eta armagintzako kabu-jauregi edo leinu-etxeekin duten harremanari buruzko informazioa nahiz informazio genealogiko handia.

Era berean, kaparetzat hartzen zirenen noble-izaera frogatzeko eta, modu horretan, hiribilduetako elitearen parte izan eta Erresuma Zaharrean estamentu nobleari esleitutako pribilegioez gozatu ahal izateko prozesu konplexua  aztertzen da.

Kaparetasuna lortzeko prozesuaren arabera, hautagaiak filiazio-, noblezia- eta kaparetasun-auzia hasi behar zuen bizi zen lekuko udal-agintarien aurka, herri horretan kapare-seme bezala onartzeko. Modu horretan, liburuaren bigarren zatian, 600 orrialde baino gehiagotan, kaparetasunari buruzko auzien transkribapena jasotzen da, auzilarien abizenaren arabera alfabetikoki ordenatuta.

Visor de contenido web