detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Literatura

general

Autor: Olga Tokarczuk ; ilustrazioak, Joanna Concejo ; gaztelaniatik euskararako itzulpena, Izaskun Gracia Quintana

Arima galdua

«Norbaitek goitik ikusiko bagintu, ikusiko luke mundua presaka dabilen, izerditan eta nekatuta dagoen jendez beteta dagoela».

Adin guztientzako arte-liburu gisa sortuta, itxaropenari, pazientziari eta instrospekzioari buruzko istorio hunkigarria da Arima galdua, 2018ko Ragazzi Bologna Saria (Aipamen Berezia Fikzioan) jaso zuena. Epaimahaiaren arabera, «Liburu honen gai filosofikoa, arima-gaia bera, bakea eta meditazioa sentiarazten dituzten ilustrazioen bidez esploratzen da. Joanna Concejo artistak oroimenak deitutako malenkonia eta poza irudikatzen ditu trazu finez eta marrazki zehatzekin».

Olga Tokarczuk, 2018ko Nobel Saridun berria, kritikari guztiek txalotutako Poloniako eleberrigilea eta kontalaria da. Beste sari askoren artean, 2018ko Man Booker International saria jaso du.

Joanna Concejok Polonia, Frantzia, Italia, Suitza, Espainia eta Hego Koreako liburuak idatzi eta ilustratu ditu. Diseinu grafikoan, 2013an Poloniako IBBY Urteko Liburua saria jaso zuen; bere lana nazioarteko ilustrazio erakusketa ugaritan egon da ikusgai.

Visor de contenido web