detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

general

Autor: Itziar Alkorta... [et al.]

Euskal zuzenbide zibil konparatuari buruzko azterketak, 2019

Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko bigarren ale honetan biltzen ditugu hurrengo bi Jardunaldien emaitzak: Euskal Zuzebide Zibilean egitatezko bikoteen eta umeen zaintzaren azterketa, batetik, eta bestetik Jabetza berdearen titulartasunari, alegia, komunalari buruzko gogoetak. Lehen atalean familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutu dute adituek; izan ere, lege horiek materia berdinez jarduten badute ere, euren aukerak arras desberdinak baitira: bikotekide, guraso era seme-alaben interesak babestea dela helburu nagusi, eta horiek babesteko legeek ahalik eta erantzun osotuena izatea komeni dela.
Bigarren atalari gagozkiola, landa-eremuko lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada honetan erabili diren ikuspegiak izan dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea.

Visor de contenido web