Ficha de Novedades - Liburutegia
39 idazle nafar
Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila… aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean.



