detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

general

Autor: Andrés M. Urrutia Badiola

Familia eta oinordetza zuzenbidea

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren laugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera, bereziki desgaitasunari buruzko legeria berriarekin; eta egileen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da, Dykinson argitaletxearekin batera.

Visor de contenido web