detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Gizarte-zientziak

general


Federalismo fiskala eta Kontzertu ekonomikoa

Eusko Legebiltzarrak, Kontzertuaz dakiguna sakontzen jarraitzeko asmotan, hirugarren mintegia egin zuen 2016ko urtarrilaren 21ean eta 22an, izenburu honekin: “Federalismo fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa. Zuzenbide konparatutik egindako hurbilketa”.

Mintegi hauen bidez, Legebiltzarraren asmoa da bai tresna bera bai haren funtzionamendua ezagutaraztea. Izan ere, Kontzertu Ekonomikoa oso ezezaguna da, nahiz eta giltzarria izan gure autogobernua eraikitzeko, baita euskal gizartearen ongizatea eraikitzeko ere.

III. mintegi honetan, honako bi gai hauek aztertu ziren: batetik, munduan dauden federalismo fiskaleko sistemak (Suitzako, Amerikako Estatu Batuetako eta Eskoziako kasu zehatzak); bestetik, Espainiako sistema komuna, eta hark sistema itunduarekin dituen parekotasunak eta desberdintasunak. Eta, bukaera gisa, Kontzertu Ekonomikoaren oraingo egoerari buruzko  aurkezpen bat egin zen. Orain, argitalpen honekin, hausnarketa horiek guztiak bildu nahi ditugu.

Visor de contenido web