detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Tipo:

Biblioteca vasca

Biblioteca vasca

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Autor: Carlos F. Heredero, Joxean Fernández (koord.); itzulpena, Aritz Gorrotxategi

Langile-klasea zineman

1895ean zinemak bere lehen urratsak eman zituen Lumière fabrikatik langileak, lanordua amaitzean, nola ateratzen ziren erakutsiz. Sortze-pelikula enblematiko harekin zinema eta langile-klasea batera aurkeztu ziren gizartean. Edo, bestela esanda, zinema langile-klasearekin batera eta hari begira jaio zen. Ordutik hona, mende bat baino gehiago igaro da eta zinemak lan-munduaren errealitatearen berri ematen jarraitu du, lan fisikoaren baldintzen berri, klaseen arteko ezberdintasunen eta langileek ugazaben aldetik jasaten duten esplotazioaren berri; direla nazionalak edo globalizatuak, berdin dio.

Garai eta herrialde guztietan ia etengabe agertu dira lan errealitateaz eta mendeko klaseen bizi-baldintzez hitz egiten tematu den zinema baten adierazpen ugari. Zinema horren inbentarioa egitea, haren urratsak, eraginak eta ekarpenak arakatzea, haren garapen historikoa erradiografiatzea eta haren banaketa geografikoa kartografiatzea da liburu kolektibo honen helburua, eta proposatzen du, ikuspuntu ugaritasunetik abiatuta, ibilaldi bat egitea zinema mota horren kimu adierazgarrienak ekarri zituzten une historikoetan zehar eta hurbilketa bat egitea bai haren adierazpen-modu esanguratsuenetako batzuetara, bai haren gai errepikari eta bereizgarrienetara.

Visor de contenido web