Ficha de Novedades - Liburutegia
Hamar ibilbide bikain + bira bat Vitoria-Gasteizko eraztun berdean
Hainbat ibilbide daude, Eraztun Berdean eta hiriaren inguruko esparruan, gugandik hain hurbil daukagun natur eta kultur aberastasuna ezagutzea ahalbidetuko digutenak.
Ibai eta errekak, hezeguneak, labore lurretan txertatutako basotxoak eta Arabako Lautadako herrixkak bisita daitezke Eraztun Berdean ibiltzean.
- 10 ibilbide Eraztun Berdeko parkeetatik eta inguruko landa- eta natura-eremuetatik; bi ordu baino gutxiago behar da oinez lasai-lasai egiteko.
- 30,8 kilometroko ibilbide biribila, ezin hobea bizikletaz egiteko; ibilbide hori, hiriaren inguruko Bira handi bat da, eta Eraztun Berdeko parkeak lotzen ditu.
Eraztun Berdetik haratago, Birak lotura du Arabako Ibilbide Berdeen Sareko beste ibilbide batzuekin; hortaz, Arabako natura-eremu garrantzitsuenetara joateko aukera emango dizu.



