irudia
Autor: Karmele Artetxe Sanchez

Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990)

Munduan hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du ahozkotik idatzizkorako jauzia egitea. Are gutxiagok hizkuntza estandarizatzea. Eta oraindik ere ezohikoagoa da unibertsitatera iristea, eta bertan irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzea eta goi-mailako komunikazio-esparru bat eratzea. Euskara salbuespen bitxi horietako bat da. XX. mendean lortutako hizkuntza-batasunari esker, komunitate zientifiko bat eratzea erdietsi du.

Liburu honek, gerraostetik 1990. urteraino euskarak unibertsitatera bidean egindako pausoak aztertzen ditu, Komunitate Zientifiko Euskaldunaren eratze-prozesuaren parte gisa. Izan ere, gure hipotesia da, gaur eguneko Komunitate Zientifiko Euskalduna gerraostean eratu zela hizkuntza-batasunaren inguruan, euskara kultur hizkuntza bilakatu eta unibertsitatean txertatu zen neurrian.

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.