Ficha de Novedades - Liburutegia
Erdialdeko euskararen presentzia Irungo gazteen euskaran
Lan honek Irungo gazteen euskaran erdialdeko euskarak duen eragina neurtu nahi du. Euskal lan bariazionistetan ia beti aipatu da euskara batuaren eragina, baina gutxitan beste hizkuntza-barietate batzuena. Horretarako, Irungo euskaran eta euskara batuan era batera eta erdialdeko euskaran bestera erabiltzen diren zazpi ezaugarri aztertu ditugu, generoaren, transmisioaren eta ikastetxearen arabera. Datuak elkarrizketa erdi-gidatuaren bidez lortu ditugu, eta erregresio logistiko binomial mistoaren bidez aztertu. Erdialdeko euskarako aldaerak Irungo gazteen artean lekua irabazten ari dira, eta maiz aldaketaren buruan daude euskara eskolan ikasiak, Txingudi ikastolan ika-siak eta emakumeak.




