Ficha de Novedades - Liburutegia
Hizkuntza-erabilera eta kontrol mentala: elebitasunetik harago
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egindako ikerketa batean galdera zehatz bati heldu diogu: zer harreman dago bi hizkuntzaren eguneroko erabileraren eta kontrol mentaleko prozesuen artean; hau da, ba ote du eraginik erabilera horrek distrakzioei aurre egiteko eta une bakoitzean informazio garrantzitsua hautatzeko gaitasunekin? Nola aldatzen da harreman hori adinean aurrera egin ahala? Ikerketa eta haren emaitzak Bilingualism: Language and Cognition aldizkarian argitaratu berri dira (Arantzeta, San Martin eta Laka, 2026).



