Ficha de Novedades - Liburutegia
Kulturarteko hezkuntzarako jarraibideak Haur Hezkuntzan, euskara oinarri hartuta
Kulturarteko hezkuntza garatzeko Haur Hezkuntzako irakasleei jarraibideak eskaintzea du xede lan honek, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) testuinguru soziolinguistikoan.
Haur Hezkuntzako etapa hautazkoa izan arren, haurraren sozializazio-aukeratarako garrantzi berezia duela esan daiteke, eta EAEko testuinguruan, baita umeek euskararekiko, hizkuntza gutxitu gisa, garatu dezaketen atxikimendu eta garapen linguistikorako ere (Diaz-de-Gereñu & Idiazabal, 2024). Horrela, kulturartekotasuna eta hizkuntza-aniztasunaren lanketa bertako hizkuntza gutxituaren irakaskuntzarekin uztartzen dituzten jarraibideak aurkeztuko dira. Horrekin batera, ikastetxearen eta espazioaren antolaketa eraginkorrerako oinarriak zein ikuspegi pedagogiko aproposak ere jasoko dira. Azkenik, irakasleak bere jardunaren kontrola eramatea ahalbidetzeko asmoz, diagnosi-orri eredu bat proposatzen da, baita etengabeko formakuntza pertsonala burutzeko zenbait irizpide ere.




