Ficha de Novedades - Liburutegia
Zerua hemen
“Zoriona ez dago beti
zerua bai”
Bi lerro horiek bil lezakete liburu honen ikusmira. Aitaren heriotzaren ondorena; maitasun berriak, hasierak eta hausturak; mina eta plazera. Zer egin gertatzen diren gauza guztiekin, zer egin gero; behintzat —traizio egin eta— poemak idatzi. Krabelinak banatzen segitzeko, bihotz gainetik arkumea libratu, negar egin, barre, hiriaz beste, esandako berben dardarara itzuli, pozera itzuli. Noiz eta hemen.



