Ficha de Novedades - Liburutegia
Begi urdin bat: Hungariar Kaldereroen historia eta jatorria Donostian
Liburua elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu da, eta irakurleak Hungariako kaldereroen konpoartsaren bilakaerari buruzko hainbat pasarte irakurtzeko aukera izango du, 1884.urtean sortu zenetik, aurretik 1828.urtean desfilatu zuen beste konpartsa baten kontakizuna ezagutzeko aukera emanaz, eta 1955etik 2005era egondako konpartsa kopurua laburbilduz.
Halaber, liburuak gizartearen bilakaera eta horrek kaldereroen konpartsan nolako eragina izan duen eta aldaketei nola aurre egin dien jasotzen du, eta horrekin batera hainbat partitura zahar ezagutzeko aukera ematen du.
Erantzun argirik gabeko galderei erantzuten saiatzen da, besteak beste, nortzuk ziren kalderero horiek? Nondik iristen ziren eta non finkatzen ziren? Zer bide erabiltzen zituzten? Benetan Hungariakoak ziren?



