detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Maite López de Las Heras

Hasieran bazen hitza

Eleberri historikoa da, egiazko gertakizun batean oinarritua, protagonista egiazko pertsonaia bat delarik: Egeria, mendebaldeko lehenbiziko emakume bidaiaria eta idazlea. Guregana heldu den bere testutik abiatuta, Ibilbidea liburutik alegia, Testu Zaharrak argitaletxeak argitaratua eta Maite López Las Herasek euskaratua, IV. mendeko emakumearen bidaia luzea kontatzen da, Gallaeciatik Lur Santuraino. Ibilbidean zehar protagonistak biziko dituen gorabehera anitzak agertuko dira, orduko testuinguru berezian eta nahasian kokaturik, Erromatar Inperioaren gainbeheran eta Kristautasunaren hastapenetan, hain zuzen.

Visor de contenido web