detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Diego Egizabal Ollokiegi, Agurtzane Azpeitia Eizagirre, Arantza Ozaeta Elorza

Euskarazko alfabetatze goiztiarra: dispositibo didaktikoen ezaugarritzea eta sailkapena

Ikerketa honetan D ereduko ikastetxe batean idazketaren hastapenetan hizkuntza idatzia nola irakatsi den ezagutu nahi izan dugu. Horretarako, Haur Hezkuntzako lau eta bost urteko haurren gela banatan zein Lehen Hezkuntzako lehen mailako (sei urte) beste batean hemeretzi eskola-saio grabatu dira; eta saio bakoitzean idatzizkoa irakasteko abian jarri diren dispositibo didaktikoak zeintzuk eta nolakoak diren aztertu dugu. Izaera kualitatiboko ikerketa honen emaitza gisa, idatzizkoa irakasteko dispositibo didaktikoen inbentarioa sortu da. Guztira berrogeita bat dispositibo didaktiko identifikatu eta ezaugarritu dira zortzi irizpidetan.

 
 

Visor de contenido web