detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Irati Urreta Elizegi

Hizkera-mailaren araberako ahoskera-aldakortasuna: euskara ikasteko modua aztergai

Artikulu honetan, euskararen ahoskeran hizkera-mailaren arabera izan daitekeen aldakortasuna da aztergai: euskara ikasteko moduak (etxean / ez etxean) aldakortasun horretan izan dezakeen eragina aztertzea da helburu. Horretarako, euskara etxean eta etxetik kanpo (irakaskuntza formalaren bidez) ikasitako Ikaztegietako eta Baigorriko zenbait hiztunen hizkera-maila arduragabeko eta zainduko ahoskerak bildu eta aztertu dira, Fonologia Naturala oinarri hartuta. Ondoriozta daiteke, oro har, euskara etxean ikasitako hiztunen hizkeran aldakortasun handiagoa dagoela, euskara etxean ikasi ez dutenenean baino. Alde horien arrazoien artean, besteak beste, aldaera estandarraren eta idatziaren eragina leudeke.

 
 

Visor de contenido web