Ficha de Novedades - Liburutegia
Autor: Agurtzane Azpeitia Eizagirre, Olatz Bengoetxea Manterola, Idurre Alonso Amezua
Hizkuntza-errutinak: euskarazko ahozko oinarrizko komunikazioan trebatzeko ibilbidea
Ikerketa hau Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateak gauzatu dute. 2017an abiatutako Berbalapiko egitasmoaren baitan sortu dira euskarazko ahozko gaitasun komunikatiboan eta motibazioan eragitea helburu duten hizkuntza-errutinak. Artikulu honetan hizkuntza-errutinen metodologiaren hatsarre eta ezaugarriak aurkeztuko dira, eta horrekin batera, hasierako fasean gauzatutako esperientzia pilotu baten emaitzak. Hain zuzen, bigarren gune soziolinguistikoko eskola batean metodologia hau gelaratu da eta ikasleen ahozko berbaldietan aurretestutik ondotestura hizkuntza-konplexutasunean eta jarioan alde nabarmenak egon direla erakutsi da.




