Ficha de Novedades - Liburutegia
Muga hautsien hegalak
Larrak –lehen Lurra eta gero Larru izandakoak– bizitza berri bat hasi du: drogak eta gehiegikeriak utzita, gaztak egiten ikasi du Pirinioan, eta artzaintzan dabil orain osaba Luzio eta Mirtaren Belzebenea baserrian, pandemia garai betean. Bizimodu lasaia eraman nahi izanda ere, berez datoz arazoak, ordea: batetik, muga pasatu nahi duten gazte afrikarrak bolada batean gordetzeko eskatuko diete lagun batzuek; bestetik, Telleria urbanizazio-proiektuarekin aurrera jarraitu nahi dute espekulatzaile eta agintariek; azkenik, Itoizko Solidarioen borroka zaharrak ere bere lorratza izango du hemen.



