detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Aitor Iglesias, Aintzane Etxebarria

Prosodiaren didaktika

Gaitasun prosodikoa ez da berdin eskuratzen ama-hizkuntzan edo bigarren hizkuntzan. Gaitasun hori komunikazio-interakzioen bidez garatu behar da hizkuntza-komunitate batean, baina euskararen kasuan ikasle gehienek ez dute euskara ama-hizkuntza moduan; beraz, gaitasun prosodikoa bigarren hizkuntza legez lortu behar dute. Euskara estandarraren kasuan prosodia ez dagoenez araututa, irakasleek ez dakite zer ezta zelan irakatsi. Orain arte ahozkoa lantzeko egin diren jarduerak ez dira oso motibatzaileak izan eta gehienetan ezaugarri segmentalak baino ez dira aztertu, suprasegmentalak alde batera utziz. Ikertzaileek beharrezkoa ikusten dute ezaugarri suprasegmentalak alde batera utziz. Ikertzaileek beharrezkoa ikusten dute ezaugarri suprasegmentalak modu ludikoan lantzea, esaterako, jolasen bidez, euskararen eredu prosodikoak landu ezik, erdarazkoak gainjarri baitakizkie.

Visor de contenido web