detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Maite Santiago-Garabieta, Andrea Khalfaoui

Irakurketa dialogikoa eta euskara: H2n ahozko komunikazioaren garapenerako baliabide

Ikasle guztien kalitatezko hezkuntza bermatzea munduko erronka nagusietakoa da, bereziki hizkuntza aniztasuna dagoen ikasgeletan. Hizkuntza-oztopoek ikasleen ikasteko aukerak muga ditzakete eta ezinbestekoa da inklusioa eta komunikazioa sustatzen duten estrategia pedagogiko eraginkorrak ezartzea. Solasaldi Literario Dialogikoak (SLD) dira bide horretan lagundu dezaketen baliabide bat, elkarrekintza-espazio esanguratsuak sortzen baitituzte, ikasleek ahozko komunikazio-gaitasunak bigarren hizkuntzan (H2) garatzeko. Ikerketa honek SLDk H2n, euskaraz, ikasten duten Bigarren Hezkuntzako ikasleengan izan duten eragina aztertzea du helburu. Kasu-azterketa baten bidez, solasaldiak partze-hartze inklusiboa nola sustatzen duten, ikasleen hizkuntza erabiltzeko konfiantza areagotzen duten eta ahozko komunikaziorako aukerak zabaltzen dituzten aztertzen du, gelako ohiko edukietatik haratago. Emaitzek irakurketa dialogikoak ingurune eleaniztunetan, ahozko komunikazioaren bidez, garapen linguistiko eta akademikoari eusteko duen pontentziala azpimarratzen dute, hezkuntza-ingurune ekitatiboagoak eta eraginkorragoak inplementatzen lagunduz.

Visor de contenido web