Ficha de Novedades - Liburutegia
Hizkuntza gutxitua sustatzeko YouTube bidezko hezkuntza-proiektua
EAEn Hezkuntza arloko prestakuntza jasotzen ari diren unibertsitateko ikasleekin euskarazko komunikazio-gaitasuna eta gaitasun digitala sustatzeko hezkuntza-proiektua egin da YouTube plataforma baliatuz; 80 ikaslek hartu dute parte 10 aste iraun duen esperimentu didaktiko honetan. Metodologiari dagokionez, Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa (IKD) eta Zeharkako Lankidetza Proiektua (ZLP) metodoak hartu dira aintzat. Esparru formalean eta informaletan dituzten norbanako hizkuntza-ohiturak ezagutzeko galdetegi bat osatu da eta taldekideen artean dituzten hizkuntza-ohiturak ezagutzeko, proiektua hasi orduko eta amaitu ondoren, bigarren galdetegi batek ohitura horietan aldaketarik gertatu den adierazi du. Azkenik, hezkuntza-proiektu honetan ikusi da taldekideen artean euskararen erabilera areagotu egin dela, transmedia ekoizpen narratiboaren erabilera intentsiboaren eta sorkuntzaren ondorioz.

