Ficha de Novedades - Liburutegia
Noka berreskuratzeko saioak: komunikazio informala lantzeko proposamena
Euskal Herrian, oro har, hika indartu beharraz ohartu gara eta, testuinguru horretan, Goizuetan ere noka berreskuratzeko saioak antolatu dira 2024ko udazkenean. Emakumezkoen erregistro informalean jarri da arreta, galtzear baitago hain herri euskaldunean ere. Lan honen helburua da saio horiek deskribatzea, beste norbaitek abiapuntu gisa baliatu nahi izatekotan. Noka-saioetan, alde batetik, hausnarketa egin dute parte-hartzaileek nokaren egoeraz eta, bestetik, saioek beren erabileran izan duten eragina aztertu da. Erabileraren bilakaera aztertzeko, hasieran, 19 emakumek noka zenbatean ezagutzen eta erabiltzen duten galdetu da, noka ikasteko azalpen eta ariketen bidez praktikatu da gero eta, azkenik, erabileran saiokideek izan duten bilakaera aztertu da. Ondorio nagusia izan da noka-saioek parte-hartzaileen erabileran eragiteko balio izan dutela, eta praktikatzen jarraitzeko eta hikaren ohiko erabiltzaile bihurtzeko, akuiluren bat lagungarri litzatekeela.

