Ficha de Novedades - Liburutegia
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea: 50 urte eta gehiago
2022an ospatu zituen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) urrezko ezteiak. Data esanguratsu hori aitzakia bikaina izan zen orain arte egindako bidearen inguruan hausnartzeko. Dena dela, proiektu honen abiapuntua ez zen efemeride kontua izan. Aitzitik, lehenagotik sentitu genuen gisa honetako lan bat egiteko beharrizana.

