detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Hasier Larretxea

Guztia urruntzea da

Zerbait bada orrialde hauen muinean, distantziaren ideia atzemanezina da hori. Hiru atalek osatzen dute liburua —Klorodun itzalak; Korapilatutako hariak; Sua itzaltzen bada— eta begirada batek lotzen ditu hirurak; zerura begiratzen du poetak, ur zuloetara, iragana den larre kotatu lohitura. Haurtzaroko minez ari da eta gaurko argi izpiez, belaunikatzeaz eta besarkatzeaz, unean izendatu ezin izan zenak utzitako hutsuneaz. Bertze bizitza bat kausitzeko irrikan, bizitza honen beraren baitan.

Visor de contenido web