detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Autor: Irati Majuelo Itoiz

Hiria gure oinetan: espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan

Hau ibilaldi bat da, euskal literaturaren bidez espazioaren inguruan gogoetatzeko ariketa. Espazioa politikoa bada, botere-egiturek zeharkatzen dute, tentsioan dauden narratibek eraikitzen dute, eta, beraz, gure egunerokoan, gure haragitan, gure imajinarioan iragazten da. Hau da, honakoa galdegiten digu: nolakoa da hiria gure oinetan?

Galdera horri tiraka, liburu honek hitz egin nahi du espazioaz eta, bide batez, eta batez ere, gorputzez, horien zilegitasunaz eta biolentziaz, zaintza-lanez, desiraz eta premiaz, laguntasunaz eta bakardadeaz. Literaturak lagunduko digu bide honetan, euskal eleberrigintzan topatu baititugu hiriaren inguruan hausnartzera bultzatu gaituzten pertsonaiak, hiri-ibiltariak, emakume okerrak, kontraesanez jositako paseatzaile errebelde eta zaurgarriak.

Visor de contenido web