Ficha de Novedades - Liburutegia
Euskara biziberritzeko politika publikoak : zeharlerrotasuna ulertzeko ikuspegi berri baten proposamena
Dokumentu honetan proposatzen den ikuspegia ez da hutsetik abiatzen. Honetarako osagaiak aurkitu dituzte hainbat udalerritan egin izan diren lanketatan, berdintasuneko politika publikoetatik egiten ari den bidean eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE), besteak beste. Azken tresna honek zeharlerrotasuna ulertzeko osagai berri bat ekarri du, hainbat eremutatik egiten diren politika eta esku-hartzeen eragin linguistikoa neurtu eta neurriak proposatzen baititu euskararen biziberritzean eragin positiboa izateko. Euskara sailetik kanpo egiten diren politiken edukietara begira jarri ditu, nolabait esateko. 6/2022 Legeak ere (ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena) zeharlerrotasuna bultzatzeko betebehar batzuk ezarri ditu norabide berean.

