Ficha de Novedades - Liburutegia
Etxauribarko euskal hiztegi bat
Ia zortziehun hitz daude jasorik hiztegi honetan. Jasotako hitz guztiak banan-banan daude azterturik eta Nafarroako euskal hizkeren beste eremu batzuetan jasoak diren hitz bildumekin parekatu edo kontrastatu dira. Datu soziolinguistiko batzuk ere azaltzen dira liburuaren hasieran: euskararen galera Etxauribarren eta, horrekin batera, nola ari den berreskuratzen ezarian-ezarian. Etxauribarko 6 udaletako (Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Beraskoain eta Zabaltza) zenbait datu ere jaso dira, herrien izenen zenbait etimologia, esate baterako.

