Ficha de Novedades - Liburutegia
Norantz doa euskara?: Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa
Hego Euskal Herriko etorkizun demolinguistikoa irudikatzea izan da Siadecok, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, egin duen ikerketa honen funtsa. Horretarako, orain arteko joera demolinguistikoak eta 2036ra arteko proiekzio demografikoak uztartu dira, hizkuntza-egoeran eragiten duten gainerako faktoreak aintzat hartu gabe. Azpimarratu beharra dago, hain zuzen ere, ikerlan honen emaitza ez dela 2036an gertatuko denaren aurreikuspen bat. Baizik eta proiekzio demolinguistikoa egiteko erabilitako hipotesiak beteko balira, urte horretan Hego Euskal Herrian izango genukeen egoera demolinguistikoa irudikatzeko ariketa bat — Iparraldea kanpoan utzi behar izan dugu, biztanleriaren zentsu bidezko datuetan ez delako hizkuntzari buruzko daturik jasotzen—.

