irudia
Autor: Beatriz Chivite Ezkieta

Oroi garen oro

Beatriz Chivite poeta mundu osoan zehar, urteetan zehar, galdera bera egiten ibili da han eta hemengo lagunei: Zure bizitza bihar amaitzekoa balitz, igarotako ze une zenuke gogoan? Jasotako erantzunak munduko biztanleen argazki eder bat dira, nahi gabe poesia liburu bat osatzen dutenak, oraindik ere irakurlearengan «gizateria» deitzen dugun horri buruz esperantza pizteko gai direnak.